Ikatza sekula banatzen ez dutela adierazi dute Errege Magoek gaur Bilbon

ERREGE KABALGATA 2012 Ez dago erantzunik »

Berorien Maiestateak gaur, asteartea, urtarrilak 3, Arriaga Antzokian aurkeztu dira. Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren zinegotziak behar bezala aurkeztu ditu eta Kabalgataren xehetasun guztiak eman ditu. Erregeek hitza hartu dute zinegotziak Bilboko hiriaren partez idatzi dien gutuna irakurriz: “Hasi behar den bi mila eta hamabigarren urte honetan, Bilbon lana falta ez dadila eskatzen dizuet. Baita, hiribilduaren biztanle guztientzako osasuna eta umore ona. Poztasuna eta akordioa Bilboko bandera izan daitezen, solidaritatea arau eta ondokoari laguntzea betikotasuna”.

Irakurketa eta gero Gaspar erregeak berain tronuekiko ardura azaldu du. Bere basamortuko erreinua zabaltzen den heinean Meltxorren izotzeko lurrak eta Baltasarren oihana estutu egiten dira desizoztea eta zuhaitzen ebaketak direla eta.

Beste tonu alaiago batean, Baltasarrek bilbotar batekin duen amodio istorioaz hitz egin da. Aipatutako erregeak laster moztu ditu esamesak bere Bilboko amodioa “jamatzea” dela esanez: “Oso ondo jaten da hemen. Gainera, Bilbo ezberdina da, ona, gero eta hobeto. Airea, zabaltasuna, jendea kalean zehar ibiltzen, bizikletaz. Lehen itsasontziak, ternak eta keak besterik ez zeuden”.

Erregeek alkoholik ez uztea eskatu dute, haiek ere pasa behar baitituzte alkolemia-kontrolak eta positibo emanez gero ezin izango lukete opari guztiak banatu. Freskagarriak, ura eta “bakailaoa pil pilean” nahiago dutela azaldu dute.  Zapata garbien, gela txukunen eta, batez ere, ume lo eginda egotearen garrantzia azpimarratu dute Ekialdeko astronomoek. Baltasarrek etxeko gazteei “mokaduren ondoan euren familiarentzat osasuna, bakea eta maitasuna eskatzen dituzten mezu bat” utz dezatela eskatu die. Gasparrek, bere aldetik, “ ez dugu sekula ikatz banatzen. Ez dago ume gaiztorik, bihurriak baizik”.

Meltxorrek kontatu digu umeentzat ez dagüela krisirik. “Ez dute ezagutzen hitza. Baina helduek pentsatu egin behar dugu.  Garrantzitsuagoa da hamar umek opari bana jasotzea ume batek hamar opari izatea baino”. Bilboko Udaletxean urtero egiten den umeentzako harreran denetarik eskatzen diete baketik 70 jostailu arte.

Gasparrek aprobetxatu du momentu hori harro komentatzeko “aurten batez ere betiko jostailuak eskatu digute mekano edo bicicleta bezala. Badirudi tekonologia atzera egiten ari dela betiko jostailuen alde”.

Hiru Errege Magoak aldi berean hainbat lekutan eta itxura ezberdinarekin egon daitekeela euren magiari esker erantzun dio Gasparrek kazetari bati. Gero aitortu dute batzuetan gurasoen laguntza eskatu behar dutela.

Prentsaurrekoari amaiera emateko komentatu dute berantiarrek oraindik bidal ditzaketela euren eskutitzak www.erregemagoak.com web orrialdera edo euren Facebook helbidera: bilbokoerregemagoak. Ondoren komunikabideei magia apur bat oparitu diete eta elurra prestatu dute Arriaga antzokian bertan.

Erregeak ikusteko hurrengo aukera hilak 5ean izango da. Eguerdiko 12:30etan Basurtuko Ospitaleko Pediatria Pabilioa bisitatuko dute eta arratsaldeko 18:00etan Kabalgataren hasiera izango dugu Kale Nagusia eta Maria Diaz Haroko gurutzebidean. Arratsaldeko 20:00etan Bilboko Alkate Iñaki Azkunak agurtuko ditu Erregeak Udaletxeko eskaileretan eta gero Bilboko umeen eskaerak jasoko dituzte Arabiar Aretoan.

URTARRILAK 5: EGITARAUA

12:00etan: ERREGE MAGOAK ARRIAGA ANTZOKITIK BASURTUKO OSPITALERA JOANGO DIRA MINIBUSEZ.

12:30etan: BASURTUKO OSPITALEAREN BISITALDIA.

Urtero legez, Ekialdeko Hiru Erregeak Basurtuko Ospitalea bisitatuko dute pediatria pabilioian opariak banatzeko.

18:00etan: KABALGATAREN HASIERA KALE NAGUSIA MARIA DIAZ HAROKO KALEAREN BIDEGURUTZEAN.

Kabalgatak hurrengo ibilbidea egingo du: Kale Nagusia, Moyua Plaza (Carlton hotelaren sarrera), Kale Nagusia, Plaza Biribila, Buenos Aires kalea, Udaletxearen Plaza.

19:30etan : KABALGATAREN HELDUERA UDALETXERA.

19:45tan: ALKATEAREN HARRERA UDALETXEAREN ESKAILERETAN.

20:00etan: ERREGEEN MEZUA UDALETXEKO BALKOITIK.

20:10etan: EZGAITASUN BATEN BAT DUTEN PERTSONEN ELKARTEKO UMEAK HARTUKO DITUZTE LEHENENGO ERREGEEK ARABIAR ARETOAN.

20.20etan: UMEEN HARRERA ARABIAR ARETOAN: Ume guztiek egin ahal izango dituzte euren eskaerak Erregeei eta “Bidezko Merkataritzaren” gozokiak jasoko dituzte lehenengo opari gisa.

Hiru Erregeak Bilbora helduko dira opariak eta kontzientzi ekologikoa partekatzera

ERREGE KABALGATA 2012 Ez dago erantzunik »

• Urtarrilaren 5ean, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Bilbora helduko dira bere gorteiatzeekin batera, klima-aldaketaz eta jasangarritasunaren eta ingurumenaren garrantziaz ohartaraztera. 

• Oi lur, oi lur!  izenpean, ikuskizuna 8 karrozek, 3 antzerki taldek eta animazioko batek osatzen dute. Gainera, 120 antzezle,  100 teknikari inguru, argizko 60.000 watio, soinuzko 30.000 watio eta lurrin exotikozko 15 litro daramatza.

• Aurtengo Kabalgata Jesusen Bihotzaren plazatik abiatuko da, 18:00etan, eta Kale Nagusia eta Buenos Aires kalea zeharkatu ondoren, Udaletxeko plazara iritsiko da. Han, Iñaki Azkuna Alkateak harrera egingo die Ekialdeko Hiru Erregeei.

• Erregeek ohiko bakezko mezua irakurriko dute Udaletxeko balkoitik. Ondoren, umetxoek parada izango dute eurekin egoteko Udaletxeko Arabiar Aretoan.

2012ko Errege- Kabalgata
Eguna: 2012ko urtarrilaren 5a
Hasiera tokia eta ordua: Kale Nagusia eta María Díaz de Haro kalearen gurutzetan, 18:00etan.
Ibilbidea: Kale Nagusiaren eta María Díaz Haroko kalearen arteko bidegurutzea– Kale Nagusia- Moyua Plaza - Kale Nagusia- Plaza Biribila- Buenos Aires- Udaletxeko plaza.
Udaletxera iristeko ordua: 19:30
Alkatearen harrera Erregeei: 19.45
Erregeen agurra balkoitik eta harrera Arabiar Aretoan:  20:00

Guztia irakurri

Erregeek aurtengo Kabalgata aurkeztu dute gaur

ERREGE KABALGATA 2011 Ez dago erantzunik »

• Galileo Galilei astronomo handiari esker,  Kale Nagusia Esnebide Nagusia izango da, galdutako ontzi espazial batI etxerako bidea aurkitzen laguntzeko, Hiru Erregeen Kabalgatan murgilduta. Ikuskizunean 9 karroza, ametsen tren bat eta kaleko lau antzezpen izango dira. Hiru Erregeek xarmaz beteko dituzte Bilboko kaleak urtarrilaren 5ean.

• Jesusen Bihotzaren plazatik abiatuko da karabana, 18:00etan, eta Kale Nagusia eta Buenos Aires kalea zeharkatu ondoren Udaletxeko plazara iritsiko da. Han, Iñaki Azkuna alkateak harrera egingo die Ekialdeko Hiru Erregeei.

• Erregeek bakezko mezu tradizionala irakurriko dute Udaletxeko balkoitik. Ondoren, umetxoek parada izango dute eurekin egoteko Udaletxeko Arabiar Aretoan.
Erregeen 2011ko Kabalgata

Eguna: 2010eko urtarrilaren 5a
Lekua eta hasiera-ordua:  Kale Nagusia eta María Díaz de Haro kalearen gurutzetan, 18:00etan.
Ibilbidea: Kale Nagusia eta María Díaz de Haro kalearen gurutzeta– Kale Nagusia- Moyua plaza- Kale Nagusia- Plaza Biribila- Buenos Aires- Udaletxeko plaza.
Udaletxera iristeko ordua: 19:30
Alkatearen harrera Erregeei: 19.45
Erregeen agurra balkoitik eta harrera Arabiar Aretoan:  20:00

Guztia irakurri

Hiru Erregeek bidea erakutsiko diote galdutako ontzi espazialari

ERREGE KABALGATA 2011 Ez dago erantzunik »

 • Galileo Galilei astronomo handiari esker,  Kale Nagusia Esnebide Nagusia izango da, galdutako ontzi espazial batI etxerako bidea aurkitzen laguntzeko, Hiru Erregeen Kabalgatan murgilduta. Ikuskizunean 9 karroza, ametsen tren bat eta kaleko lau antzezpen izango dira. Hiru Erregeek xarmaz beteko dituzte Bilboko kaleak urtarrilaren 5ean.

• Jesusen Bihotzaren plazatik abiatuko da karabana, 18:00etan, eta Kale Nagusia eta Buenos Aires kalea zeharkatu ondoren Udaletxeko plazara iritsiko da. Han, Iñaki Azkuna alkateak harrera egingo die Ekialdeko Hiru Erregeei.

• Erregeek bakezko mezu tradizionala irakurriko dute Udaletxeko balkoitik. Ondoren, umetxoek parada izango dute eurekin egoteko Udaletxeko Arabiar Aretoan.

Erregeen 2011ko Kabalgata

Eguna: 2010eko urtarrilaren 5a
Lekua eta hasiera-ordua:  Kale Nagusia eta María Díaz de Haro kalearen gurutzetan, 18:00etan.
Ibilbidea: Kale Nagusia eta María Díaz de Haro kalearen gurutzeta– Kale Nagusia- Moyua plaza- Kale Nagusia- Plaza Biribila- Buenos Aires- Udaletxeko plaza.
Udaletxera iristeko ordua: 19:30
Alkatearen harrera Erregeei: 19.45
Erregeen agurra balkoitik eta harrera Arabiar Aretoan:  20:00

Guztia irakurri

Ekialde Urruneko Errege Magoak Ipuin Klasiko Herrikoen Munduarekin lagunduta Bilbora helduko dira

ERREGE KABALGATA 2010 Ez dago erantzunik »

• Aladino, Sirenatxoa, Hansel eta Gretel, Pinotxo, Alizia herrialde miresgarrian eta 101 Dalmaziar Errege Magoekin izango dira urtarrilaren 5ean Bilboko kaleak magiaz beteko duen ikuskizunean. 9 karrozak, 3 kale antzerkiak, 4 dantza taldek eta 127 figurante baino gehiagok hartuko dute parte.

• Jesusen Bihotz Sakratuaren Plazatik irtengo da kabalgata, arratsaldeko 18:00etan, eta Kale Nagusia eta Buenos Aires kalea zeharkatu ondoren, Udaletxearen Plazara iritsiko da. Bertan Iñaki Azkuna Bilboko Alkateak egingo die harrera Hiru Errege Magoei.

• Berorien Maiestateek ohiko Bake mezua eskainiko dute Udaletxearen balkoitik eta odoren txikienak Errege Magoekin egon ahal izango dira Arabiar Aretoan.

Urtarrilaren 5eko arratsaldea ilusio, fantasia eta urduritasun momentua izaten da beti etxeko txikienentzat. Ekialde Urruneko Hiru Errege Magoen etorrera itxaron eta ikusteko unea izaten da arratsaldekoa haurrentzat, eta Errege Magoek ere ez dute urtero txikienekin duten hitzordua galdu nahi. Ohi bezala, eta Basurtuko haurrak bisitatu ondoren, Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatutako Errege Kabalgatarekin iritsiko dira Hiru Magoak Bilbora.

Guztia irakurri

AIREAK, LURRAK, SUAK ETA URAK LAGUNDUTA IRITSIKO DIRA BILBORA EKIALDE URRUNEKO ERREGE MAGOAK

ERREGE KABALGATA 2009 Ez dago erantzunik »

• Lurra, Ura, Airea eta Sua elementuan jainkozko irudikapenak izango dira Jainko eta Magoen Mundua ikuskizunaren ildo nagusia, 9 karroza, 3 kale antzerki, 4 dantza talde eta 120 figurante baino gehiagorekin urtarrilaren 5ean Bilboko kaleak magiaz beteko dituen ikuskizuna.

• Jesusen Bihotz Sakratuaren Plazatik irtengo da kabalgata, arratsaldeko 18:00etan, eta Kale Nagusia zeharkatu ondoren, Udaletxearen Plazara iritsiko da. Bertan Iñaki Azkuna Bilboko Alkateak egingo die harrera Hiru Errege Magoei.

• Berorien Maiestateek ohiko Bake mezua eskainiko dute Udaletxearen balkoitik eta, Udaletxearen kanpoaldean ikuskizun bereziaz gozatu eta gero, txikienak Errege Magoekin egon ahal izango dira Arabiar Aretoan.

2009ko Errege Kabalgata
Eguna: 2009ko urtarrilaren 5a
Hasiera tokia eta ordua: Jesusen Bihotz Sakratua, 18:00etan.
Ibilbidea: Jesusen Bihotz Sakratua – Kale Nagusia – Moyua Plaza – Kale Nagusia- Plaza Biribila - Buenos Aires- Udaletxearen Plaza
Udaletxera helmuga eta Alkatearen harrera: 20:00etan
Hiru Errege Magoen mezua balkoitik: 20:10etan.
Ikuskizuna Udaletxearen kanpoaldean: 20:20 inguruan.
Haurrei harrera Areto Arabiarrean: 20:35etik aurrera.

Guztia irakurri

Plantilla N.Design Studio - Euskarazko itzulpena Proyeccion Taldea
Berrietara harpidetu Erantzunetara harpidetu RSS Log in